Gizartea -
Ezbeharra
Hiru urteko neska bat hil da Castellon, eskultura bat gainean erorita
Ezbeharra astelehenean jazo zen, eta ospitalean larri egon eta gero, atzo arratsaldean hil zen.
Erredakzioa
Hiru urteko neskato bat hil egin zen atzo arratsaldean Castellon (Valentziako erkidegoa), astelehenean eskultura bat gainean erori eta gero, ospitaletik jakinarazi dutenez.
Ezbeharra astelehen arratsaldean jazo zen, umea senide batekin etxebizitza batean sartzen ari zenean. Une batean, atalondoan zegoen eskultura bat gainean erori zitzaion.
Osasun langileak bertaratu ziren, eta lehen sorospenak egin eta gero, ospitalera eraman zuten, larri.
Poliziatik azaldu dutenez, atalondoan bi eskultura zeuden, "harrizkoak eta oso astunak".
Antza denez, horietako bat ostu egin zuten duela gutxi, eta bestea "gaizki lotuta" zegoen.