Gizartea -
Zirkulazio istripua
Lagun bat hil da Errenterian, zazpi ibilgailuk talka egin ondoren
Beste bi pertsona zauritu dira ezbehar horretan. AP-8 autobidean izan da istripua, Bilborako noranzkoan.
Erredakzioa
Ibilgailu baten gidaria (27 urte ditu) hil eta beste bi lagun zauritu dira ostiral honetan, Errenterian izan den zirkulazio istripu batean. AP-8 errepidean izan da ezbeharra, eta zazpi ibilgailuk talka egin dute.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripuaren ondoren gidaria ibilgailuan harrapatuta geratu da.
18:20ean izan da istripua, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik. Momentu horretan, edonola ere, txingor-zaparrada ari zuen.
Ezbeharra Bilborako noranzkoan gertatu da. 20:00etan oraindik bidea moztuta zegoen, eta auto-ilarak sortu dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea