Gizartea -
Bilbon
Gizon bat atxilotuta, 22 ibilgailuren atzerako ispiluak apurtu ostean
Herritar batek abisua eman ostean, Ertzaintzak 28 urteko gizonezkoa atxilotu du. Horri kalteak eragitea eta desobedientzia delituak leporatu dizkiote.
Erredakzioa
Ertzaintzak 28 urteko gizonezko bat atxilotu du ostiral arratsalde honetan Bilbon, ibilgailu baten atzerako ispilua apurtzeagatik, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Atxiloketa 17:30ak aldera jazo da.
Gizonezko bat Bilboko Claudio Gallastegui kalean aparkatuta zeuden ibilgailuen atzerako ispiluak apurtzen ari zela salatu du herritar batek. Abisuaren ostean, patruila bat bertaratu da, eta atzerako ispiluak apurtzen aurkitu du gizonezkoa.
Gizonezkoa identifikatu ostean, agenteei eraso egiten saiatu da. Ondorioz, agenteek gizona atxilotu dute, kalteak eragitea eta desobedientzia delituak egotzita. Dirudienez, gizonezkoak 22 ibilgailuren atzerako ispiluak apurtu zituen.