Gizartea -
Justiziaren erreforma
Euskal epaitegietan ordezko 10 epaile gutxiago izango dira
Bizkaian eta Gipuzkoan launa epaile gutxiago izango dira astelehenetik aurrera, eta Araban, berriz, bi gutxiago.
Erredakzioa
Euskal epaitegietan ordezko 10 epaile gutxiago egongo dira astelehenetik aurrera, Botere Judizialaren Lege Organikoaren erreformari jarraituta. Aurretik, ordezko epaileen kopurua 24koa zen.
Gauzak horrela, Bizkaian eta Gipuzkoan ordezko lau epaile gutxiago izango dira, eta Araban, berriz, bi gutxiago.
Lege berriak gaixotasun bajek edo baimendutakoek sortzen zituzten lekuak betetzen zituzten epaileen kopurua murriztu du.
Beraz, astelehenetik aurrera, lurraldeko adskripzioa duten epaileek beteko dituzte epaile titularren hutsuneak, edo bestelako epaile batzuk, baina txandak euren artean antolatu beharko dituzte.
Atzerapenak egongo dira
EAEko Auzitegi Nagusiak ohartarazi duenez, epaile kopuruaren murrizketak atzerapenak eragingo ditu aurreikusita zeuden epaiketetan.
Murrizketa kontuan hartuta, Bizkaian ordezko 10 epaile egongo dira, eta Araban eta Gipuzkoan, bina.