Gizartea -

Medikuen 'huts egiteagatik'

Ibai Uriarteren familiak Osakidetza salatuko du aste honetan

Uriarteren familiak kalte-ordaina eskatuko du, Gurutzetako medikuek "huts egite bat" egin zutela argudiatuta.

Ibai Uriarte ospitalean.
Ibai Uriarte ospitalean.
Ibai Uriarteren gurasoek Gurutzetako Ospitalea salatuko dute

01:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost organoren transplantea egin zioten Ibai Uriarte haurraren familiak Gurutzetako ospitalea salatuko du aste honetan bertan eta kalte-ordaina eskatuko du medikuen ustezko "praxi txarrarengatik".

Uriarte sendiaren amets gaiztoa 2010. urtean hasi zen. Haurrak 4 urte zituela sabelaldean jaiotzera iritsi ez zen anaia bikiaren fetuaren enbrioia atzeman zioten. Enkistatu egin zitzaion eta Gurutzetako ospitalean ebakuntza egin zioten, baina konplikazioak sortu ziren, familiaren iritziz "medikuen huts egite batengatik".

Madrileko La Paz ospitalera eraman zuten larri eta haurraren bizia arriskuan egon zen. Bizia salbatzea lortu duen arren, ondorioak dituela salatu du familiak eta hori dela eta, Osakidetzako aseguru-etxearen aurka salaketa jarriko dute aste honetan.

Ibaiek % 37ko urritasuna du egun.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea