Gizartea -
Eztabaida Kongresuan
Toni Canto: 'Animaliek ez dute eskubiderik, ezta betebeharrik ere'
UPyDko diputatuaren arabera, 'animaliek ez dituzte gizakientzat oinarrizkoak diren bi eskubide: bizitzeko eskubidea eta aske izateko eskubidea'.
Toni Canto UPyDko diputatuak adierazpen polemikoak egin zituen atzo, Diputatuen Kongresuan. Horren iritziz, "animaliek ez dute eskubiderik, ezta betebeharrik ere". "Animaliek ez dituzte gizakientzat oinarrizkoak diren bi eskubide: bizitzeko eskubidea eta aske izateko eskubidea", gaineratu zuen.
Cantoren aburuz, sakoneko gaia beste bat da: animaliek eskubideak dituzten ala ez jakitea, alegia. Diputatuak bere iritzia eman zuen: "Hasiera batean, animaliek ez dute eskubiderik, ezta betebeharrik ere". UPyDko politikariaren arabera, animaliek ez dute bizitzeko eta aske izateko eskubiderik.
"Animalien beharrak defenditzea eta horien ongizatea bultzatzea ez da gizakiaren eginbehar moral bat", gaineratu zuen. Horren ustez, animalien kontrako indarkeriak kalte egiten dio pertsonen gizatasunari: "Animaliekin indarkeria erabiltzen badugu, gizakiekin erabiltzera eramaten gaitu".
Bestalde, eskubiderik ez duten subjektuentzat eskubideak eskatzea kritikatu zuen.
Diputatuen Kongresuak zezenketak interes kulturaleko ondare izendatzeko ekimena onartu zuen atzo, PP, UPyD, UPN eta Foro Asturias alderdien botoekin.
UPyDk zezenketen gaia interes politikorako erabiltzea egotzi zien PPri eta CiUri. "PPri bost axola zaizkio zezenketak, eta, are gutxiago, kulturaren sektorea", gaineratu zuen.
Aldeko botoa eman bazuten ere, UPyD zezenketak diru publikoarekin finantzatzearen kontra agertu zen.