Gizartea -
Erasoa
Espetxera igorri dute Azpeitiko erasoagatik atxilotutako gaztea
Astearte honetan atxilotu zuten 21 urteko gizonezkoa. Epaile aurrera eraman dute gaur, eta, ondoren, kartzelara.
Erredakzioa
Astearte goizaldean, Azpeitian, gizon bat labankadaz erasotzea egotzita atxilotutako 21 urteko gaztea kartzelara bidali dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez..
Ertzaintzak atzo atxilotu zuen Azpeitian gertaturiko erasoaren ustezko egilea: 21 urteko gizonezko bat da, eta aurrekariak ditu.
Erasoa goizaldeko ordu biak jotzeko minutu batzuk falta zirenean gertatu zen Goiko kaleko Fideo de Mileto tabernan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Antza denez, erasotzailea biktimaren poltsikoan eskua sartzen ahalegindu zen, eta biktimak buelta eman zuenean, labankada bat eman dio sabel inguruan eta ihes egin zuen.
Zauritua Omar Aizpuru da, duela urtebete ETB-2ko 'El Conquistador del fin del mundo' programan parte hartu zuen azpeitiarra. Donostiako Ospitalean zauriak sendatuta, etxean onik dago.