Gizartea -

AEB

Senarra pornoa ikusten harrapatu eta hiltzea egotzi diote emakume bati

Senarra Valladoliden jokatu zuen NBAko jokalari ohia da. Emakumea bera Valladolidekoa da eta, antza denez, "neska gaztetxoak" ateratzen ziren filma pornoa ikusten harrapatu zuen hildakoa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Valladolideko emakume bat AEBetan atxilotu dute Matthew White senar eta NBAko jokalari ohia hiltzea leporatura. Emakumeak Poliziari esandakoaren arabera, senarra filma porno bat ikusten harrapatu zuen, eta filma horretan "neska gaztetxoak" ateratzen ziren.

Daily Times egunkariaren arabera, 52 urteko emakumea Delaware konterriko kartzelan sartu dute, senarrari lo zegoela sastada ematea leporatuta.

Informazio berberen harian, emakumeak Poliziari aitortu dio Matthew White CB Vallaolid taldeko jokalari ohia "neska gaztetxoak" agertzen ziren filma porno bat ikusten harrapatu zuela. Lehen datuen arabera, senarra ohean zegoela, emaztea sukaldera jaitsi zen, aizto bat hartu zuen eta senarrari lepoan sastada eman zion lo zegoela ikusita.

Lagun bati egindakoa aitortu zion

Ikerketaren arabera, gertaera astelehen goizaldean gertatu zen, baina oraindik ez dute argitu akusatua non egon zen goizean lagun baten etxera joan eta egindakoa aitortu zion arte.

Matthew Whitek 55 urte zituen eta Pennsilvaniako Unibertsitateko jokalari ezaguna izan zen. Ondoren, NBAko Portland Trail Blazers taldean jokatu zuen, Espainiara etorri zen arte. Espainian Miñon Valladolid, Nautico de Tenerife, Granollers eta Granada taldeetan jokatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea