Gizartea -

Hilketa

6 adingabe atxilotu dituzte Almerian, gazte bat hiltzea egotzita

Gaztearen gorpua Almerimar kanpinean aurkitu zuten, eta horrekin nahasita atxilotutakoak adingabeen fiskaltzaren esku gelditu dira.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo, 18 urteko gizonezko baten hilketaren harira, Almerian atxilotutako sei gazteetatik lau aske gelditu dira gaur deklaratu ostean. Hala ere, inputatuta jarraitzen dute hilketa estaltzea egotzita. Beste bi adingabeei hilketa egotzi diete eta atxilotuta jarraitzen dute, eta gaur egunean zehar fiskalaren aurrean deklaratuko dute.

Poliziak 6 adingabe atxilotu zituen atzo, Almerian, 18 urteko gizonezko bat hiltzea egotzita. Horren gorpua Almerimar kanpinean aurkitu zuten, abenduaren 16an, Ejidoko hondartzatik gertu.

Azaroaren 20an salatu zuen hildakoaren familiak gaztearen desagertzea, gorpua azaldu baino ia hilabete lehenago.

Ejidoko 5. zenbakiko instrukzioko epaitegiak sumarioa sekretupetik atera du.

Gaur aske geratu diren gazteek adingabeen fiskaltzaren aurrean deklaratuko dute bihar.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea