Gizartea -

Ertzaintzaren operazioa

Bi pertsona atxilotu dituzte Donostian, 21 kilo speed izateagatik

Atxilotuak Donostiako guardiako epailearen esku utzi zituzten; handik, gizonezkoetako bat, 39 urtekoa, espetxeratzeko agindua eman zuen, eta hortaz, Martuteneko kartzelara eraman dute.

Droga Gipuzkoako udalerri ezberdinetan aurkitu dute. Argazkia: Ertzaintza.
Droga Gipuzkoako udalerri ezberdinetan aurkitu dute. Argazkia: Ertzaintza.
Droga Gipuzkoako udalerri ezberdinetan aurkitu dute. Argazkia: Ertzaintza.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den asteartean Donostiako ertzain-etxeko agenteek bi gizonezko atxilotu zituzten, ustez droga trafikoan inplikatuta zeudelako; horri esker, guztira hogeita bat kilogramo speed aurkitu zituzten asteazkenean.

Atxilotutako gizonezkoen auto barruan bi kilo speed aurkitu zituzten, Gros auzoan, eta horri esker ertzainek gainerako droga konfiskatzea lortu zuten, ondoren egindako erregistroetan.

Hamazazpi kilo atxilotuetako baten etxean agertu ziren, Irunen; beste bi kiloak, aldiz, Astigarragako lokal batean.

Poliziak eginbideak bukatu eta gero, atxilotuak Donostiako guardiako epailearen esku utzi zituzten; handik, gizonezkoetako bat, 39 urtekoa, espetxeratzeko agindua eman zuen, eta hortaz, Martuteneko kartzelara eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea