Gizartea -

Donostian

Itsasoan begiztutako gorpuaren bilaketa lanak berriro abiatu dituzte

Bestalde, asteazkenetik desagertuta dagoen 74 urteko Abadiñoko auzokidea bilatzeko operatiboa bertan behera utzi dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ur gainean hainbat lekukok ikusi duten gorpuaren bilaketa lanak abiatu dituzte berriro Donostian larunbat honetan, 09:00etan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Halaber, asteazkenetik desagertuta dagoen 74 urteko Abadiñoko auzokidea bilatzeko operatiboa bertan behera utzi dute.

Donostian bost lekukok, gutxienez, jakinarazi dute ostiral arratsaldean gorpu bat ur gainean ikusi zutela, Sagües pasealekutik hurbil, haitz zonalde batean.

19:00ak aldera gorpua bilatzeko operatiboa abiatu zuten. Bertan Ertzaintzako agenteek, suhiltzaileek, Donostiako Udaltzaingoko agenteek eta Gurutze Gorriko ontzi batek parte hartu zuten. Gaur, 09:00etan, berriro ekin dizkiete bilaketa lanei.

Bestalde, asteazkenetik desagertuta dagoen 74 urteko Abadiñoko auzokidea bilatzeko operatiboa bertan behera utzi dute. Etxetik irten zen paseo bat emateko, eta ordutik ez da itzuli.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea