Gizartea -

Eguraldia

Alerta laranja jarri dute astebururako elurra dela eta

Itsasoan ere botako du elurra, eta 200 metroko altueran 10 zentimetro arteko geruza pilatuko da. Termometroak ez du 5 graduko tenperatura gaindituko kostan.

Alerta laranja jarri dute astebururako elurra dela eta. Argazkia: Efe
Alerta laranja jarri dute astebururako elurra dela eta.
Alerta laranja jarri dute astebururako elurra dela eta. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak alerta laranja jarri du larunbaterako eta iganderako itsasoan ere elurra botako duelako eta maila altuxeagoetan elur geruza handiak pilatuko direlako.

Euskalmeten arabera, ostiralean eguraldi petrala eta tenperaturaren jaitsiera nabarmena izango da. Zaparrada giroan esnatuko da eguna, tarteka mardul botako du, eta ia iluntzera arte bustitik joango da eguna; batez ere Araban eta Nafarroa erdi eta hegoaldean botako du. Egunak aurrera egin ahala, giroa hozten joango da eta tenperatura asko jaitsiko da, gauerako termometroak izotz puntura jaitsi daitezke hainbat zonaldetan. Tenperaturaren jaitsiera honekin, elurra gero eta beherago agertuko da eta gauerako 300-400 m ingurura jaitsiko da, dena den ordurako atertuz joango da.

Larunbatean, hotz galanta eta elur-lapatsa maila baxuetan. Termometroak balio oso baxuetan mugituko dira egun guztian, kostaldeko hainbat zonaldetan salbu, gainontzeko zonaldetan izotza botako du eta eguneko beroenak 0-5 ºC artean geldituko dira. Balio hauekin, elurra nonahi bota dezake eta elur malutak itsasertzeraino iritsi daitezke. Dena den, hotza azpimarratu behar da batez ere, prezipitazioak urriak izango baitira; arratsalde partean, trumoi-ekaitza eta txingorra bota ditzake.

Igandean, tenperatura ez da aldatuko eta elurra botatzen jarraituko du lurralde osoan. Hala ere, arratsaldean giroa berotzen hasiko da eta elurra kota altuagoetara mugatuko da.

Astelehenean eguraldi petralak bere horretan jarraituko du, baina tenperatura igoera sumatuko da, nahiz eta 600 metrotik gora elurra egiten jarraituko duen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea