Gizartea -
Zirkulazio istripua
75 urteko emakume bat hil da Iruñean, auto batek harrapatuta
Emakumezkoa espaloian zegoen, aparkaleku batetik ateratzen ari zen ibilgailu batek harrapatu duenean.
Erredakzioa
Hirurogeita hamabost urteko emakume bat auto batek harrapatuta hil dira gaur goizean Iruñean (Nafarroa), Udaltzaingoak jakinarazi duenez.
Emakumezkoa espaloian zegoen, aparkaleku batetik ateratzen ari zen ibilgailu batek harrapatu duenean. Gidaria 79 urteko emakume bat zen.
Ezbeharra 08:40an jazo da, Iruñeko erdigunean, Yanguas eta Miranda kaleko 9. zenbakiaren parean, baina biktima 11:00etan hil da, ospitalean.
Emakumea ibilagiluaren azpian harrapatuta geratu da, hainbat metro arrastaka eraman baitu, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute.
Gidariari alkoholemia proba eman diote, baina emaitza negatiboa izan da. Poliziak ikerketa abiatu du.