Gizartea -
Concha Jeneralaren kalean
Lau pertsona zauritu egin dira Bilbon izandako sutean
Zaurituen artean ama bat eta bi haur daude. Ama eta haurretako bat Basurtuko Ospitalera eraman dituzte, eta beste semea, berriz, Gurutzetako Ospitalean da.
Erredakzioa
Lau pertsona zauritu dira goizeko lehen orduan izandako sute batean, Bilboko Concha Jeneralaren kalean, Ertzaintzak aditzera emandakoaren arabera. Zaurituen artean ama bat eta bere bi semeak daude.
Emakumezkoa eta bere semeetako bat Basurtuko Ospitalera eraman dituzte. Beste semea, berriz, Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
Sutea 5:50ak aldera izan da, eta sua zerk eragin duen ez dago argi oraindik. Sutea Concha Jeneralaren kaleko 37 zenbakiko hirugarren solairuan izan da.
Suhiltzaileek ama eta bi semeak erreskatatu dituzte. Eraikineko gainontzeko bizilagunak kalera atera dituzte, baina goizeko 7:30etan euren etxebizitzetara itzuli dira.
Laugarren zauritua eraikineko bizilagun bat da. Osasun zerbitzuek sua arnastu duelako artatu dute.