Gizartea -
Hilketa
Lepoa moztuta aurkitu zituzten hiru haurren ama atxilotu dute Parisen
Aita ospitalean dago, shock egoeran, hark aurkitu baitzituen hiru seme-alaben gorpuak lepoa moztuta zutela.
Erredakzioa
Pariseko etxe batean atxilotu dute ostiral arratsaldean lepoa moztuta aurkitu zituzten hiru haurren ama.
Ostiral goizetik bilatze lanetan ari zen Polizia, hiru haurren aitak hilda topatu zituenetik. Lanetik bueltan etxera iritsitakoan aurkitu zituen aitak 10 eta 17 urte arteko hiru seme-alabak lepoa moztuta.
Tragedia Parisetik 30 kilometrora dagoen Dampart herrian gertatu da.
Polizia 45 urteko emakumearen atzetik zebilen gorpuak aurkitu zituztenetik eta ordu batzuk geroago atxilotzea lortu zuten.
Susmagarri nagusia da. Bizilagun batzuek esan dutenez, senar emaztearen artean arazoak zeuden eta banatzeko zorian egon zirela kontatu dute. Halaber, alkoholarekin arazoak omen zituela esan dute bizilagunek.
Aita shock egoeran dago ospitalean hiru seme-alabak aurkitu zituenetik.
Gizonezkoa medikua da, eta lanaldia bukatu eta etxera heldutakoan aurkitu zituen horien hilotzak, 06:00ak aldera.
Larrialdi zerbitzuetako langileak hilketaren lekura joan eta beheko solairuan bi haurren gorpuak aurkitu zituzen. Geroago, lehengo solairuan, hirugarren adingabea topatu zuten, hilzorian.