Gizartea -

Transplanteak Nafarroan

80 nafar daude organo baten zain, eta 55ek lortu dute 2012an

Emaileen eta organoen gabezia arintzeko asmoz, asistolian emateko eta bizirik dauden emaileen ematea indartzeko protokoloa jarriko dute martxan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2012ko amaieran, 80 nafar zeuden organo baten zain (68 giltzurrun, 11 gibel eta birika batzuk eta bihotz bat behar dituzte) eta hiru, hezur-muinaren zain, eta 55 transplante egin dituzte urte osoan: giltzurruneko 32, gibeleko 17, gibel-giltzurrunetako bat eta bihotzeko 5). Hezur-muineko transplanteak, berriz, 54 izan dira.

Cristina Ibarrola Osasun kontseilariak emandako prentsaurrekoan eman dute ezagutzera balantze hori. Horrekin batera, Ibarrolak jakinarazi duenez, Nafarroako Ospitale Guneak asistolian emateko protokoloa jarriko dute martxan udan. Izan ere, orain arte emateak bakarrik egin zitezkeen heriotza entzefalikoa izanez gero

Ibarrolak jakinarazi du Osasun Departamentuak bizirik dagoen emailearen ematea indartuko duela (4 emate 2012an, 2011n beste eta 2010ean baino bat gehiago). Hala, eragile guztien motibazioa eta kontzientziazioa handitu beharko da.

Gainera, Nafarroako Ospitale Guneak emaile posibleak ahalik eta azkarren identifikatzeko eta horiek monitorizatzeko erabiltzen duen eredua Lizarrara eta Tuterara hedatuko dute

Hiru estrategia berri horiekin, Osasun Departamentuak emaileen eta organoen gabezia arindu nahi du, heriotza entzefalikoak murriztu egin baitira.

Osasun kontseilariak Javier Aldave Nafarroako transplanteen koordinatzailearekin eta Jose Elizalde Nafarroa Ospitaleko transplanteen koordinatzailearekin batera azaldu duenez, asistolian egindako emateak zailagoak dira. Hori dela eta, Nafarroako Ospitaleko beharginak prestatzen ari dira prozesu horiek behar bezala egiteko eta Transplanteen Erakunde Nazionalak agintzen dituen protokoloak betetzeko.

Bestalde, Elizaldek organoen gabezia azpimarratu eta gaixoen % 6 itxarote-zerrendan hiltzen direla azaldu du. Hala ere, Nafarroan emate kultura "hedatua" dagoela eta ezezkoak "oso eskasak" (bakarra 2012an) direla adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea