Gizartea -

Ertzaintzaren balantzea

Delituak gutxitu egin dira Araban, 2012an

Delituen beheranzko joera sendotu egin da. Beste gertaera puntual batzuek ordea, gora egin dute, tratu txarrek, droga trafikoak eta edari alkoholdun edo drogen eraginpean gidatzeak, esaterako.

Ertzaintzaren kontrol bat. Argazkia: EJ-GV/Irekia-Gobierno Vasco/Alicia Arrazola
Ertzaintzaren kontrol bat. Argazkia: EJ-GV/Irekia-Gobierno Vasco/Alicia Arrazola
Delitu kopuruak behera egin du Araban

1:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Ertzaintzak lurraldeko 2012. urteko Ertzaintzaren jardunaren balantzea egin du, eta delituek nabarmen behera egin dutela azpimarratu du; izan ere, 2011. urtean 14.337 delitu eta falta erregistratu ziren, 2012an, ostera, 13.748.

Delitu kopuruak hiriburuan ere egin du behera. Atxiloketa eta egozpenen kopuru osoak, aldiz, gora egin du probintzia osoan. Emaitza horiek herritarren segurtasuneko zifrek Araban azken urteetan izan duten bilakaera positiboa sendotu dutela esan dute.

Delitu jardunaren beherakada, oro har, giza hilketetan, lesioetan, sexu askatasunaren aurkako gertaeretan eta lapurreta eta ebasketetan izan da, baita ordena publikoaren aurkako jardueretan ere. Aitzitik, beste gertaera puntual batzuek gora egin dute, esaterako tratu txarrek, droga trafikoak eta edari alkoholdun edo drogen eraginpean gidatzeak. Gasteizen ere beherakada nabarmena izan da, 11.146 delitu eta faltatik kopurua 10.817ra jaitsi baita.

Bestalde, Ertzaintzak Araba osoan egin dituen atxiloketa kopuruak ere behera egin du, 2011n 1.276 izatetik 2012. urtean 1.091 izatera jaitsi baita; datua egozketen gorakadak konpentsatu du, 1.713tik 2.029ra igo baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea