Gizartea -

Gertakaria

Tuterar bat hil da auto-istripuz Arguedasen

47 urteko gizonezkoa ubide batera erori da autoan, errepideko seinale bat jo ostean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tuterako 47 urteko gizonezko bat hil da bart Arguedasen (Nafarroa) autoan zihoala NA-8712 errepideko seinale bat jo eta ubide batera erorita, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Suhiltzaileek atera dute biktimaren gorpua autoaren barrutik. Ubidean ez zegoen ur emari handirik eta autoa ez zegoen ur azpian.

Biktimaren lankide batek eman zion abisua Poliziari, 22:00etan hitzordua egin eta agertzen ez zela ikusita.

Foruzaingoak aurkitu zuen autoa NA-8712 errepideko (Valtierra-Arguedas) 0,1 kilometroan, Arguedas kanpoaldean.

Tuterako Foruzaingoa ari da gertatutakoa ikertzen, eta biktimaren gorpua Nafarroako auzitegi-medikuarenera eraman zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea