Gizartea -
Lan istripua
Garbitzaile bat hil da Gasteizen, eskaileretatik erorita
Biktima, 62 urteko emakumezko bat, eskuko eskailera batzuetara igo zen, garbitzeko.
Erredakzioa
Hirurogeita bi urteko emakumezko bat hil da gaur goizean Gasteiz-en, lan istripu batean, atari bat garbitzen ari zela eskailera batzuetatik erorita.
Udaletik jakinarazi dutenez, ezbeharra Probintzia plazako 10. zenbakian jazo da.
Antza denez, emakumea eskuko eskailera batzuetara igo da, garbitzeko, eta erori egin da. Han bertan hil da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea