Gizartea -

Urteurrena

Herri Urratsek 30 urte egingo ditu maiatzaren 12an

Frantziako Gobernuko ordezkariak esan duenez, udalek ezin dituzte ikastolak finantzatu eta aurreko Eusko Jaurlaritzak ez die promestutako 400.000 euroko laguntza eman.

Herri Urrats. EITB
Herri Urrats
Ipar Euskal Herrian 30. Herri Urrats prestatzen ari dira

1:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herri Urrats Iparraldeko ikastolen urteroko jaiak 30 urte egingo ditu 2013ko maiatzaren 12an, Senperen, eta festa erabakigarria izango da ikastolentzat.

Frantziako Gobernuko ordezkariak esan duenez, udalek ezin dituzte ikastolak finantzatu eta aurreko Eusko Jaurlaritzak ez die promestutako 400.000 euroko laguntza eman.

Duela 30 urte Kanboko Xalbador eraikitzeko abiatu zuten Herri Urrats proiektua eta aurten ikastetxe hori zaharberritzeko baliatuko dute bildutako dirua. Egirataua ia amaitua da eta denbora gutxi barru emanen dute horren berri. Halaber, Frantziako hizkuntza gutxituak dituzten herrialdeetatik ordezkaritzak etorriko dira aurkezpenera.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea