Gizartea -

Zornotzan eta Durangon

Autobus gidari bat eraso egin dute erretzea eta edatea galarazteagatik

Beste alde batetik, pertsona horrek enpresa bereko beste gidari bat erasotu duela jakin izan du Ertzaintzak. Hori dela eta, gizona bi delitu horiengatik inputatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 31 urteko gizon bat atxilotu du Zornotzan, autobus gidari bat erasotu ostean. Gertaera  herri horretako autobus geltoki batean izan da, gidariak autobusera sartzea galarazi zionean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, gizona erretzen eta garagardo-poto bat edaten ari zelako.

Erasoa ostiralean izan zen, 13:50ean, bidaiaria autobusera zigarro bat errretzen eta garagardoa edaten ari zela sartzen saiatu zenean. Momentu horretan gidariak arauek jokabide hori galarazten dutela azaldu zion bidaiariari. 31 urteko gizonak gidariari kasu egin eta garagardoa utzi eta zigarroa bota zuen.

Gidariarekin eztabaidatu izana onartu du

Segurtasun Sailaren arabera, ibilbidean zehar gizonak autobusean bertan zeuden beste hainbat bidaiari iraindu zituen. Hurrengo geltokira heldu zirenean, gidariak bere jokaera gaitzetsi zion, eta berriz ere erretzen zegoela ohartu zen. Une berean, gizona bere eserlekutik altzatu eta burukada bat eman zion, sudurrean hainbat zauri eraginez. Erasotu ostean gizonak alde egin zuen.

Ertzaintzaren agenteek, Zornotzako udaltzainen laguntzaz, ustezko erasotzailea Txiki Otaegi kalean aurkitu zuten. Gidariarekin eztabaidatu izana onartu ostean, atxilotu egin zuten.

Beste istilu bat Durangon

Beste alde batetik, egun berean pertsona batek enpresa bereko beste gidari bat erasotu zuela jakin izan du Ertzaintzak. Gertaera Durangoko autobus geltoki batean izan zen, goizeko seirak aldera

Kasu horretan ere, erasotzaileak kolpe bat eman zion buruan gidariari. Ertzaintzak egindako ikerketen ondorioz, agenteek 31 urteko gizon bera atxilotu zuten, beraz gertakari horrengatik ere inputatuko dutela jakinaraz dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea