Gizartea -
Bi auto kaltetuta
Bi zaborontzi erre dira Barakaldon
Gertaera 3:30ean izan da, Valejo kalean, eta oraindik ezin izan dira sutearen arrazoiak argitu. Suak kalteak eragin dizkie zaborrontzi ondoan zeuden bi autoei
Erredakzioa
Bi zaborontzi kiskali dira larunbat gauean Barakaldon (Bizkaia), alboan zeuden bi autori kalteak eraginez. Gertaera 3:30ean izan da, Valejo kalean, eta oraindik ezin izan dira sutearen arrazoiak argitu, Segurtasun Sailak azaldu duenez.
Su-hiltzaile talde bat sutearen lekura hurbildu da garrak itzaltzeko helburuarekin. Suak kalteak eragin dizkie zaborrontzi ondoan zeuden bi autoei. Horietako baten, suak autoaren aurrealdea kiskali du, eta bestean albo bat.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea