Gizartea -
Gasteizen
Emakume batek ertzain bati eta beste lau emakumeri eraso egin die
Bertaratutako agenteak gertakariak argitzen ari zirela, emakume bat hurbildu eta beirazko botilla batekin agenteetako bat erasotzen saiatu da.
Ertzaintzak 39 urteko emakume bat atxilotu du Gasteizen agente bat erasotzen saiatzeagatik. Agenteak lau emakumeen arteko borroka bat banatzen joan direnean gertatu da dena, emakume horietako batek erasotu baitu agentea.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, gertakaria goizaldeko bostak baino apur bat lehenago izan da, Ertzaintzak lau emakume eztabaidaka zeudela ohartarazten zion dei bat jaso duenean.
Agenteak bertaratu direnean gutxienez lau emakume borrokan zeudela ikusi dute. Dirudienez, lau emakumeek arazoak izan dituzte haien artean iraganean, eta hori izango litzateke borrokaldia hasteko arrazoi bagusia.
Emakume bat, ospitalera
Bertaratutako agenteak gertakariak argitzen ari zirela, emakume bat hurbildu eta beirazko botilla batekin agenteetako bat erasotzen saiatu da. Gainera, identifikatzeko eskatu diote hainbat aldiz, eta uko egin ostean mehatxuka hasi da. Hori dela eta, agenteek desobedientzia delitu bategatik atxilotu dute.
Borrokan parte hartu duten hiru emakumek osasen zerbitzuen laguntza behar izan dute, eta bestea Txagorritxuko Hospitalera eraman behar izan dute hankan zeukan zauri bategatik.