Gizartea -

Lilaton

Donostiako kaleak lila bilakatu dira

Urtetik urtera emakume gehiagok hartzen du parte Lilaton lasterketa herrikoian. Aurtengoa, 24. edizioa izan da.

Lilaton 2013. Argazkia: EITB
Lilaton 2013.
3.000 emakumek hartu dute parte Donostiako Lilatoian

0:30

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

3.000 korrikalarik baino gehiagok hartu dute parte Donostiako Lilaton lasterketa herrikoian.

Aurtengoa, 24. edizioa izan da. Emakumeen artean kirola sustatzeko helburuarekin jaio zen, eta aurten errekorrak hautsi dira. Iazko lasterketarekin alderatuta, 700 emakume gehiagok hartu dute parte.

11:00etan atera dira Boulevardetik eta 5 kilometro egin ostean, toki berera iritsi dira. Korrikalariez gain, patinatzaileek ere parte hartu dute Lilarroller lasterketan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea