Gizartea -
Urtebete zain
Bihotzeko transplantea egin diote Bilboko ume bati, Madrilen
Maiatzean Madrileko Gregorio Marañon ospitalera eraman zuten, horren premia baitzuen; izan ere, Euskadin umeei ez diete bihotzeko transplanterik egiten.
Erredakzioa
Cloe izeneko 6 urteko bilbotar bati bihotzeko transplantea egin diote, Madrileko Gregorio Marañon Ospitalean, bederatzi hilabete horren zain izan ostean.
Haurrak bihotzeko gaixotasun larria du eta joan den maiatzean Madrileko ospitalera eraman zuten, Euskadin ez baitira horrelako ebakuntzak egiten.
Maiatzean Madrileko Gregorio Marañon ospitalera eraman zuten, horren premia baitzuen; izan ere, Euskadin umeei ez diete bihotzeko transplanterik egiten.
Ostiralean haurrarentzako moduko organo bat zutela esan zieten, eta transplantea egin zioten. Ebakuntzak 13 ordu iraun zuen, eta, orain, umea behaketan dago.
Cloek bi ahizpa ditu, eta, azken hilabeteetan, haurraren familiak Madrilen bizi behar izan du.