Gizartea -
Atxiloketak
Sei pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, droga-trafikoa egotzita
Guardia Zibilak droga-trafikoan aritzen omen zen talde antolatu bat desegin du, eta 67 kilo droga konfiskatu ditu.
Erredakzioa
Guardia Zibilak droga-trafikoan aritzen omen zen talde antolatu bat desegin du Bizkaian. Operazio horretan, sei pertsona atxilotu eta 67 kilo droga konfiskatu dituzte.
Iturri polizialek gaur jakinarazi dutenez, aipatu operazioa Bizkaitik Alacantera 1.500 gramo "speed" zeramatzaten bi pertsona atxilotu ostean sortu zen.
Ikerketak Bilboko 4. Instrukzio Epaitegiak zuzendu ditu, eta, horien arabera, droga Portugaleteko bizilagun batek eman ziela jakin zuten.
Pertsona hori Euskal Herria eta Andaluzia arteko hainbat zerbitzugunetan haxixa jasotzen zuen talde bateko partaidea omen zen. Droga Espainiatik eta Euskaditik garraiatzen omen zuten, horren parte bat eurentzat gordetzen zuten eta soberakinak Frantziara garraiatzen omen zituzten beste talde baten laguntzarekin
Ikerketa burututakoan, lau pertsona gehiago atxilotu zituzten Bizkaian, Madriletik Erandiora (Bizkaia) 20 kilo haxix garraiatzen zeramatzatela.
Atxilotu ondoren egindako izapideek 45 kilo haxix eta 2,14 kilo marihuana konfiskatzea ahalbidetu dute.
Guardia Zibilaren arabera, talde horrek bi edo hiru bidaia egiten zituen hilean. Gainera, drogaz gain, 50.000 euroko balorea duten ondasunak ere konfiskatu dituzte.