Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute bikotekide ohiari ukabilkadak emateagatik

Atxilotuak emakumearengandik urruntzeko agindua zuen indarrean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 35 urteko gizonezko bat atxilotu du Gasteizen bikotekide ohiari hainbat ukabilkada emateagatik. Atxilotuak urruntze agindua zuen.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ustezko erasoa Arabako hiriburuaren erdialdean dagoen Manuel Iradier kalean izan da, 01:00a aldera.

Ertzaintzako agenteek, hiriaren erdialdea patruilatzen ari zirela, gizonezko bat antzeman dute auto baten barruan zegoen emakume bati hainbat ukabilkada ematen.

Erasoa ikusita, ertzainak bikotea zegoen tokira bertaratu dira erasoari amaiera emateko.

Ondoren, erasotzailea emakumearen bikotekide ohia zela egiaztatu dute, eta biktimarengandik urruntzeko agindua zuela ikusi dute. Izan ere, aurretik ere egin dio eraso gizonezko horrek bikotekide ohiari.

Egoera horren aurrean, agenteek atxilotu egin dute, genero indarkeriaren delitua egotzita. Atxilotua epailearen esku utziko dute datozen orduetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea