Gizartea -

Shanghain

Bakterio fekalak atzeman dituzte Txinako Ikeako txokolate tartetan

Espainian ez dagoela bakterio koliformeak dituen sortarik berretsi du Ikea Ibericak.

Ikeako txokolatezko tarta. Argazkia: ikea.com
Ikeako txokolatezko tarta. Argazkia: ikea.com
Ikeako txokolatezko tarta. Argazkia: ikea.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Shangaiko (Txina) Ikeako dendetan bakterio koliformeak dituzten txokolatezko eta gozokizko tartak atzeman dituzte, konpainiak ohar batean adierazi duenez. Hala ere, Espainian ez dagoela "bakterio koliformeak dituen sortarik" berretsi du Ikea Ibericak.

"Ikea Ibericak argi utzi nahi du produktu honen izakin guztiak aztertu ostean, ez dagoela, eta ez dela egon, bakterio koliformeak dituen produkturik", diote oharrean.

Euren konpromisoa "kalitatezko jakiak" ematea dela berretsi du Ikeak, "osasuntsuak eta era arduratsuan ekoitzitakoak".

Ikeak haragi ekoizlez aldatu behar izan zuen haragi-bolek zaldidi arrastoak zituztela atzeman ostean.

Txinako agintariek bakterio fekalak zituzten bi sorta atzeman zituzten eta hori kasu bakan bat baino izan ez dela nabarmendu du Ikeak. Halaber, tarta horiek dendetako jatetxeetan soilik saltzen direla zehaztu du.

Azkenik, osasunarentzat ez dagoela "arriskurik" ekarri du gogora suediar konpainiak eta "gertatutakoa aztertzeko lanean" ari direla esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Txina gaur