Gizartea -

Gertakaria

Emakume bat hil da larrialdietan zain egun bat zeramanean, Vigon

Ospitalea jendez gainezka dago gripe kasuak ugaldu direlako. Gobernuak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat hil zen atzo astearte arratsaldetik Vigoko Xeral ospitaleko larrialdi zerbitzuetan artatzeko zain egon ostean, Galiziako Osasun Zerbitzuek (Sergas) jakitera eman duenez. Ospitaleko larrialdi zerbitzuak jendez gainezka omen daude astelehenetik gripe kasuak ugaritu direlako.

Hori dela eta, Sergasek ikerketa abiatu du emakumearen osasun egoera zein zen jakiteko eta aurrediagnosia egin ote zioten jakiteko, aipatu iturrien esanetan.

Larrialdi zerbitzuetara jo zuen jende oldearen ondorioz, Ospitaleak gaixoak Vigoko beste osasun-zentro batzuetara eramatea erabaki zuen.

Ospitaletik azaldu dutenez, jende asko joan da aste honetan larrialdi-zerbitzuetara. Astelehenean 630 gaixo artatu omen zituzten, normalean 500 inguru artatzen dituztenean. Kasu gehienak gripe eta arnasteko aparailuarekin lotutako gaixotasunak ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea