Gizartea -
Iragarpena
Datorren astean hotza itzuliko da
Eguraldiak okerrera egingo du eta tenperaturek behera egingo dute asteartean eta asteazkenean. Egun horietan elurra edozein tokitan bota dezake.
Erredakzioa
Nahiz eta azken egun hauetan tenperatura oso leunak izan neguak ez du oraindik azken hitza esan, eta datorren astean hotza Euskal Herrira itzuliko da.
Eguraldiak okerrera egingo duela diote iragarpenek, eta tenperaturek behera egingo dute asteartean eta asteazkenean. Egun horietan elurra edozein tokitan bota dezake.
Momentuz haizea da protagonista nagusia. Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldea abisu horian dago haize zakarragatik gauerdira arte. Bizkaian, Punta Galean eta Zugaztietan 92 kilometro orduko boladak izan dira.
Zaldiaranen, Araban, eta Jaizkibelen, Gipuzkoan, jasotako haizete bortitzenak 71 kilometro ordukoak izan dira. Bihartik aurrera, abisurik egon ez arren, haizeak bizia izaten jarraituko du.