Gizartea -
GKEren arabera
200 milioi ume baino gehiagok sexu-indarkeria jasan dute munduan
“Mundu mailan 150 milioi neskatilek eta 73 miloi mutikok izan dute sexu-indarkeria”, Plan Internacional gobernuz kanpoko erakundearen txostenaren arabera.
Erredakzioa
200 ume baino gehiago, batik bat neskatilak, sexu-indarkeriaren biktima izan dira munduan, Plan Internacional gobernuz kanpoko erakundearen txosten baten arabera. Erakundeak Gobernuen eta gizarte zibilaren ekintza handiagoa eskatu du arazo honen aurka egiteko.
“Beldurrik gabe ikasteko neskatilen eskubidea” izena duen txostenak dioenez, ““mundu mailan 150 milioi neskatilek eta 73 miloi mutikok jasan dute sexu-indarkeria”.
Osasunaren Mundu Erakundearen (OMS) datuena arabera, Planek dio "sexu-eraso guztien erdiak baino zertxobait gutxiago 16 urte baino gutxiagoko neskei egiten" zaizkiela.
500 eta 1.500 milioi ume artean indarkeria mota baten biktima dira urtero, 70 herrialdetan dagoen GKEren arabera. Halaber, adingabeek jasaten duten indarkeria "onartezina" dela nabarmendu du.
Halaber, 246 miloi haurrek indarkeria jasaten dute urtero eskolan, Plan kalkuluen arabera. “66 milioi neskatilek ez dute euren bizitzak aldatu dezaketen hezkuntza jasotzen”, azpimarratu du gobernuz kanpoko erakundeak.