Gizartea -
Bilborako sarrera
Artxandako tuneletako bat lau astez egongo da itxita
Bilbora sartzeko N-637 errepidean lur-jausia izan da astelehen honetan, eta, ondorioz, Txorierri-Ugasko tunela lau asteaz egongo da itxita.
Erredakzioa
Bilbora sartzeko Artxandako Txorierri-Ugasko tunela lau astez egongo da itxita, astelehen honetan bertan izan den lur-jausia dela-eta. Hala, errepidea moztuta egongo da, bertara eroritako haitzak kendu eta mendoitza sendotu bitartean, Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera eman duenez.
Bilbora sartzeko N-637 errepidean izan da lur-jausia, goizeko 9:00etan, eta, ondorioz, Artxandako tuneletako Sondikako sarrera itxi behar izan dute, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Bilbotik Sondikara joateko errepideak, ordea, ez du kalterik izan eta irekita dago, Jaurlaritzak azaldu duenez.
Artxandako tunelek Bilboko hirigunea eta Txorierri lotzen dute.