Gizartea -

Getxon

Dibortzio prozesu baten ebazpenak emakumea etxetik botatzea agindu du

Epaiaren arabera, gizonezkoa eta bikotearen alaba geratuko dira etxean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Getxoko (Bizkaia) instrukziozko 4. epaitegiak eman duen dibortzio prozesuaren ebazpenak emakumea etxetik joatera behartzen du, Udalak jakinarazi duenez.

Gizonezkoa Udalaren etxe batean bizi da "lan eskubideengatik". Epaileak bertan jarraitzeko agindu du bikotearen alabarekin batera.

Era honetan, Getxoko Udalak zehaztu du ez dela etxegabetze auzi bat, "dibortzio ebazpen bat baizik".

2001. urtetik familiako egoerari irtenbide bat bilatu nahian lanean daudela esan du Udalak; izan ere, horrelako egoeretan bitartekari lanak egiten dituztela azaldu dute.

Kasu honetan, "arazo pertsonalari irtenbideak bilatzen" jarraitzen dutela esan du Udalak. Hala ere,"kasu pertsonala den heinean, pribatutasuna" errespetatzeko eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea