Gizartea -

Istripua

Lagun bat hil eta beste bat zauritu da Gasteizen, zirkulazio istripuan

Ezbeharra N-622 errepidean izan da, 13:45ean. Oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, auto bat errepidetik irten eta irauli egin da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

69 urteko Frantziako gizonezko bat hil eta Portugaleko beste emakume bat zauritu egin da, astearte honetan Gasteizen izan den zirkulazio-istripu batean.

Ezbeharra 13:45ean izan da, N-622 errepidean, Gasteizeko sarreran, auto bat errepidetik irten eta irauli ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez.

Ibilgailuan zihoazen bi pertsonek zauriak izan dituzte, eta, horien ondorioz, gizona tokian bertan hil da. Emakumea Txagorritxuko ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea