Gizartea -

2013ko Xabieraldia

21.000 erromesek hartu dute parte bigarren Xabieraldian

Meza batekin amaitu dute 2013ko bigarren eta azken Xabieraldia.

Xabieraldia. EFE
Xabieraldia.
Rouco Varelak meza nagusiarekin agurtu du bigarren Xabieraldia

0:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbatean egin duten Xabierladian 21.000 erromesek hartu dute parte. Iaz, 24.000 izan ziren, Nafarroako Gobernuaren arabera.

Gurutze Gorriak jakitera eman duenez, 331 lagun artatu dituzte, lehengo urtean baino % 55 gutxiago. Larriena, 51 urteko gizonezko baten kasua izan da, erorketa baten ondorioz, Nafarroako ospitalera eraman behar izan baitute.

331 lagun horiez gain, beste 38 artatu dituzte Tuterako babes zibileko zentroan. Iaz, guztira 737 lagun artatu behar izan zituzten Xabieraldian.

Gehienak, hanketako babengatik artatu behar izan dituzte.

Guztira, 229 autobus eta 2.400 kotxe kontatu dituzte foruzainek, eta autobidean bide berezi bat jarri dute guztiak itzultzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea