Gizartea -

Asturiasen

Haur bat hil da jaten ari zen krispetek eragindako asfixiaren ondorioz

Urte eta erdiko haurra joan den ostegunean hil zen. Ospitalean behaketan eman zuen egun bat, baina alta jaso eta bost egunera hil egin zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urte eta erdiko haur bat hil da Asturiasko Ibias herrian; krispetak jaten ari zela arto ale bat kontrako eztarrira joan eta asfixia sintomekin eraman zuten ospitalera, medikuek artatu eta bost egunera hil da neskatoa.

Gertakaria joan den martxoaren 9an jazo zen. Antza denez, 18 hilabeteko neskatoa krispeta batekin itotzen hasi zen eta bere gurasoek osasun zentro batera eraman zuten. Toraxean erradiografia bat egin zioten eta handik Oviedoko Ospitalera eraman zuten, bertan, egun bat eman zuen behaketan eta alta eman zioten.

Amak joan den martxoaren 14ean asfixia sintomak zituela eta, berriro, osasun zentro batera eraman zuen umea. Iritsi ziren unean, osasun etxeko medikuak, haurrak taupadarik ez zuela ikusi zuen eta ondoren Cangas de Narceako mediku forenseak umea hilda zegoela baieztatu zuen.

Asturiasko Osasun Saila gertakaria ikertzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea