Gizartea -
Lurrikara
Lurrikara sumatu dute bart Cadizen, Malagan eta Sevillan
4,8ko indarra izan duen dardara Cadiz, Malaga eta Sevillako probintzietan atzeman dute, baina ez du kalterik eragin.
Erredakzioa
Richter eskalan 4,8ko indarra izan duen dardararen erdigunea Jimena de la Fronteran (Cadiz) izan da, eta Cadizeko, Malagako eta Sevillako beste hainbat herritan ere atzeman dute.
Andaluziako 112 emergentzia zerbitzu bateratuak jakinarazi duenez, lurrikara goizaldeko 04:11ean jaso da, eta epizentroa 45 kilometroko sakoneran izan du, Jimena de la Fronteraren ipar-mendebaldean, 36,46 graduko latitudean eta 5,55 graduko longitudean.
Cadizeko herri horretan sentitzeaz gain, La Linea de la Concepcion (Cadiz); Arriate, Manilva eta Estepona (Malaga); eta Cija (Sevilla) udalerrietan ere sumatu dute.
112 emergentzia zerbitzuak herri horietako auzokideen dei ugari jaso ditu "astinduak" nabaritu zituztela esanez. Hala ere, lurrikarak ez du kalterik eragin.