Gizartea -
Noos auzia
CNIren zuzendaria Kongresuan da Corinnaren aferaz azalpenak ematen
Felix Sanz Roldan batzorde sekretu batean deklaratu du printzesak inteligentzia zerbitzuekin duen harremanaz, Metodo 3z eta Noos Institutuaz azalpenak emateko.
Erredakzioa
Felix Sanz Roldan Espainiako Inteligentzia Zentroaren (CNI) zuzendaria Diputatuen Kongresuan izan da Corinna zu Sayn-Wittgensteinek inteligentzia zerbitzuekin dituen ustezko harremanen inguruan azalpenak ematen.
Felix Sanz Roldanek ez die kazetarien galderen erantzun nahi izan Kongresura iritsi denean eta honakoa soilik adierazi du: "Ez dut komentariorik egingo, batzorde sekretua da".
CNIren zuzendariak Corinna zu Sayn-Wittgenstein printzesak inteligentzia zerbitzuekin duen harremanaz eta Metodo 3rekin lotutako ustezko espioitza sarearen inguruko galderei erantzun die.
Horrez gain, Matias Bevilacqua CF Labs enpresako 'hacker' argentinarraren ingurukoak ere izan dituzte hizpide, CNIren agentea baitzen eta Noos Insitutuko 30.000 posta elektroniko pirateatu zituela baitiote hainbat hedabidek.
Bi orduko agerraldiaren ostean, parlamentariek batzordea sekretua izan dela eta adierazpenik egingo ez zutela esan dute. Hala ere, Cayo Lararen ustez, CNIren zuzendariaren azalpenak zintzoak izan dira.