Gizartea -

Eztanda

Gizonezko bat zauritu da Basaurin izan den gas leherketan

Basauri erdialdeko hiru kale itxi behar izan dituzte, leherketaren ondorioz, baina arriskurik ez dagoela egiaztatu ondoren, berriz ireki dituzte.

Gas leherketa Basaurin. Argazkia: Miriam Garcia Mateos
Gas leherketa Basaurin. Argazkia: Miriam Garcia Mateos
Gas leherketa Basaurin. Argazkia: Miriam Garcia Mateos

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

67 urteko gizonezko bat zauritu da, astearte honetan Basaurin izan den gas leherketa baten ondorioz. Eztanda dela-eta Babes Zibilak abian jarritako larrialdi operazioan ari zen parte hartzen, eta erori egin da.

Anbulantziako kideek bertan artatu dute, Jaurlaritzako Segurtasun sailak Europa Press agentziari emandako informazioaren arabera, eta, jarraian Galdakaoko ospitalera igorri dute. Haren bizitza ez dago arriskuan, Efe agentziak jakitera eman duenez.

Leherketaren ondorioz, halaber, Basauri erdialdeko hiru kale itxi egin behar izan dituzte. Eztanda Kale Nagusian izan da eztanda, 13:00etan, lur azpian, estolda batean. Kale Nagusia bera eta inguruko beste bi kale, Luis Petralanda eta Pedro Bilbao, itxi egin behar izan dituzte, eta 16:00etan suhiltzaileek eta gas konpainiako arduradunek lanean jarraitzen zuten.

Arriskurik ez dagoela egiaztatu ondoren, berriz ireki dituzte moztutako hiru kaleak. Facebooken Basauriko komunitateko hainbat erabiltzaileak azaldu dutenez, zenbait etxebizitza gas zerbitzurik gabe geratu dira leherketaren ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea