Gizartea -

Elkarrizketa

Jaurlaritzak ez du txertoen egutegian aldaketak egitea onartuko

Bihar elkartuko da Osasun Sistemako Lurralde Arteko Kontseilua, eta baliteke horren gaineko erabakiren bat hartzea. Gobernuak bete beharreko araurik ez inposatzea espero du Osasun sailburuak.

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua. Argazkia: EiTB
Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua.
Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi duenez, bere sailak ez du gaur egun EAEn indarrean dagoen txertoen egutegia ez den besterik onartuko. Halaber, Espainiako Gobernuak derrigorrez bete beharreko araurik ez inposatzea espero du.

ETB-2ko "Egun on Euskadi" saioan egindako adierazpenen arabera, txertoen egutegiari esker, EAEko haurren % 95 babestuta daude.

"Ez du arazo handirik eragiten eta ez du koste handirik. Denbora asko daramagu egutegi honekin, eta horrela jarraituko dugu", gaineratu du. Bihar elkartuko da Osasun Sistemako Lurralde Arteko Kontseilua, baina Rajoyren Gobernuak horren gaineko araurik ez inposatzea espero du Osasun sailburuak.

Darponen iritziz, Estatuak zuhurtziaz jokatuko du txertoen egutegiaren gaiari dagokionez, horren arabera, Rajoyren Gobernuak proposatzen duen homologazioak ez ditu irizpide zientifikoak aintzat hartzen.

Donostiako Onkologikoa ere izan du hizpide Jon Darpon Osasun sailburuak. Horren hitzetan, Onkologikoak badu tokia Osakidetzan, eta, horren egonkortasuna bermatzeko, laster bost urteko hitzarmena sinatuko dutela aurreratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaixotasunak albisteak Osasunari buruzko albisteak Txertoak