Gizartea -

Europako Espazio Agentzia

'Planck' teleskopioak Unibertsoko lehen argia harrapatu du

Duela hamahiru mila milioi urte sortu zen, Big Banga izan eta denbora gutxira, eta gaur egun hiperfrekuentzia bihurtutako fosil kosmologikoa da.

Unibertsoaren mapa. Argazkia: EFE
Unibertsoaren mapa. Argazkia: EFE
Unibertsoaren mapa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Espazio Agentziako "Plank" teleskopioak Unibertsoko lehen argia harrapatu du. Duela hamahiru mila milioi urte sortu zen, Big Banga izan eta denbora gutxira, eta gaur egun hiperfrekuentzia bihurtutako fosil kosmologikoa da.

Zientzialariek "hondo-erradiazio kosmikoa" izenarekin ezagutzen dutenaren irudirik argiena da.

Argi primitibo hori izoztuta egon da hainbat milioi urtez, eta, orain, 2,7 graduko tenperatura du bakarrik, zero absolutuaren (-273,15 ºC, mekanika kuantikoaren arabera, partikulek mugitzeari uzten diote tenperatura horretan) gainetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea