Gizartea -
Istripua
Erromes kanadar bat hil da Orreagan, amildegi batetik erorita
Antza denez, egun batzuk lehenago hil zen 43 urteko gizonezkoa. Basozain batek aurkitu du gorpua eta 11:45 inguruan erreskatatu dute.
Santiago Bidea egiten ari zen 43 urteko erromes kanadiar bat hil da Orreagan, amildegi batetik erorita, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
Basozain batek aurkitu du goizean gorpua Ortzainzurieta mendi inguruan, erreka batetik gertu, eta SOS Nafarroa 112 zerbitzura deitu du horren berri emateko.
11:45 inguruan erreskatatu du gorpua Guardia Zibilaren mendiko talde batek, SOS Nafarroa zerbitzuak utzitako helikopteroaren laguntzarekin.
43 urteko kanadarra da hildakoa, eta haren gorpua Iruñeko Institutu Anatomiko Forentsera eramango dute.
Antza denez, egun batzuk lehenago hil zen gizonezkoa. Gorpuaren alboan, haren motxila eta bastoiak aurkitu dituzte.