Gizartea -
Anaitasunan
Xabier Silveirak irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketa
Zazpigarrenez jarri du Silveirak txapela. Bigarren postuan Julio Soto geratu da, 30 puntura.
Erredakzioa
Xabier Silveirak irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Ez da buruz burukorik jokatu, Silveirak 30 puntuko aldea atera diolako Julio Sotori, bigarren sailkatuari.
Zehazki, 588 puntu lortu ditu Silveirak, Julio Sotok 568. Erika Lagoma izan da hirugarren, 558 punturekin, eta Eneko Fernandez laugarren, 541,5 punturekin.
Datorren udazkenean jokatuko den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketarako txartela eskuratu dute lau hauek.
Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala arratsaldeko 17:00etan hasi da eta Anaitasuna jendez bete da; 1.500 lagunek jarraitu dute saioa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea