Gizartea -
EHUren ikerketa
EAEko nerabeen % 4, sexu harremanak izatera behartuta
Erasoen batez besteko adina 15 urtekoa dela ondorioztatu du EHUko ikerketa batek.
Erredakzioa
15 eta 22 urte arteko EAEko nerabeen % 4 sexu-harremanak izatera behartuta izan da noizbat, "Sexualitatea nerabezaroan, EAEn" Jaurlaritzak EHUri eskatutako ikerketaren arabera.
15 eta 22 urte arteko 1.911 gazteri egindako inkestaren emaitza izan da. Bertan, inoiz sexu-harremanak izatera behartuta izan diren galdetu zitzaien. Mutilen % 2,7k eta nesken % 4,8k baietz erantzun zuten.
Era honetan, portzentaje horiek zenbakitara eramanez gero, 1.007 gizonezko eta 1.637 emakume bortxatuta izan direla ondoriozta daiteke.
Eraso horien batez besteko adina 15 urtekoa da eta ez dago sexuaren arabera ezberdintasun nabarmenik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea