Gizartea -
Gertaera
Bilboko mendizale bat hil da Gredos mendian
Antza denez, 'Puerto del Peon' izeneko ibilbidea egiten ari zen. Halaber, hildakoaren beste bi lagun erreskatatu behar izan dituzte.
Erredakzioa
39 urteko mendizale bilbotar bat hil zen ostiral honetan Gredos mendian (Avila), eta beste bi lagun erreskatatu behar izan zituzten hipotermiak jota.
Antza denez, Sevillako mendizale talde batek Gaztela Leongo 112 zerbitzura deitu zuen atzo 18:18an, laguntza behar zuten bi mendizalerekin topo egin zutela esanez. Ibilgailuek ezin dute inguru horretan sartu, eta, beraz, helikopteroa erabili behar izan zuten bertara iristeko.
Zaurietako bat, 50 urteko gizonezkoa, konorterik gabe zegoen, eta helikopteroz Hoyos del Espinora eraman zuten, handik anbulantzian Avilako ospitalera eramateko. Ondoren, bigarren mendizalearen bila itzuli ziren erreskate taldeko kideak. Hipotermia eta neke zantzuak zituen bigarren zaurituak eta helikopteroz Hoyos del Espinora eraman zuten, baina ez zuten ospitalera eraman behar izan.
Ondoren, Sevillako mendizale taldeko kideek bigarren aldiz deitu zuten laguntza behar zuen beste mendizale batekin topo egin zutela esanez. Helikopteroa tokira bertaratu eta emakumea erreskatatzea lortu zuten, baina geroago Avilako ospitalean hil zen.
19 laguneko Bilboko mendizale talde bateko kideak ziren hirurak.