Gizartea -
Donostian
Lapurtu, haurrekin autoan ihes egin eta 3 kotxeren aurka talka egin du
29 urteko gizonezkoak Donostiako merkataritza-gune batean zapatilak lapurtu zituen eta furgoneta batean ihes egiten saiatu zen.
Erredakzioa
Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du Donostian, merkataritza-gune batean sei zapatila pare lapurtu eta gero. Gizonezkoak zapatilak lapurtu zituen eta ihesi joan zen furgonetan batean, emakume batekin eta hiru haurrekin batera. Ihesi zegoela, hiru kotxeren aurka talka egin zuen.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, lapurreta larunbatean gertatu zen. Merkataritza-gune bateko segurtasuneko langileek lapurreta ikusi eta abisua eman zuten. Jakaren azpian zerbait ezkutatuta zeramala ikusi zuten eta erakusteko eskatu zioten. Une horretan, gizonezkoak emakume batekin eta hiru haurrekin furgoneta batean ihes egin zuen.
Merkataritza-guneko segurtasun enpresako kotxe baten aurka talka egin zuen lapurrak, baina aurrera jarraitu zuen eta aparkalekuan zeuden beste bi kotxeren aurka ere talka egin zuen.
Hala ere, pixka bat aurrerago dagoen biribilgune batean Ertzaintzak gelditu egin zuen.
Furgoneta miatu eta guztira, 475 euro balio duten sei zapatila pare atzeman zizkioten.
Lapurrari, 29 urteko gizonezkoari, lapurreta delitua, ausarkeriaz gidatzea eta kalteak eragitea egozten diote.