Gizartea -
Itzulera operazioa
Normaltasuna nagusi izan da itzulera operazioan
Arratsaldean 14 kilometroko auto-ilarak izan dira Kantabriako Autobidean, A-8an, Castro Urdialesen, Bilboko noranzkoan; halere, normaltasuna izan da nagusi gainerako errepideetan.
Erredakzioa
Pazko astelehen honetan, 15:00etan, hasi da Aste Santuko itzulera operazioa. Ondorioz, Trafiko Zuzendaritzak operatibo berezia abiatu du errepideetan 00:00ak arte.
Arratsaldean 14 kilometroko auto-ilarak izan dira Kantabriako Autobidean, A-8an, Castro Urdialesen, Bilboko noranzkoan, DGTren arabera. Auto-ilarak Aste Santuko itzulera operazioaren parte dira, baina hiru ibilgailu murgil diren istripu batek ere eragina izan du. Zehazki, trafikoa ez da erregularra A-8ko 151 eta 165 kilometroen artean.
Bestalde, euskal autonomia erkidegoko gainerako errepideetan normaltasuna da nagusi. Soilik, Lunada (CA-643) portuko trafikoa itxita dago, elurragatik.