Gizartea -

Imaginenano 2013

Nanoteknologiari buruzko Europako topaketarik garrantzitsuena, BECen

Barakaldoko BEC nanozientziaren topagunea izango da apirilaren 24an eta 25ean.

Imaginenano 2013 tendrá lugar el 24 y 25 de abril en el BEC. EFE
Imaginenano 2013 tendrá lugar el 24 y 25 de abril en el BEC. EFE
Imaginenano 2013 tendrá lugar el 24 y 25 de abril en el BEC. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldoko BECek Imaginenano 2013 ekitaldia hartuko du apirilaren 24an eta 25ean, hau da, nanoteknologiari eta nanozientziari buruz Europan egiten den topaketa handiena eta garrantzitsuena.

Topaketa horretan, hainbat erakustaldi eta lan-bilerak antolatuko dituzte, garatzaileak eta erabiltzaileak batu, eta arlo honetan lankidetza sustatzeko helburuz.

Hori horrela, teknologia zentroek, unibertsitateek, laborategiek eta ikertzaile pribatuek euren lanak aurkezteko espazioa izango dute BECen, balizko erosleak edo kolaboratzaileak topatzeko.

Hain zuzen ere, nanozientziak hainbat arlotan izan dezakeen erabilera izango dute azergai, hala nola medikuntzan, bioteknologian, sendagaietan, energian, materialetan, kimikan, robotikan, elektronikan eta ingurumenean.

Ekimena sustatzen duten erakundeen artean NanoBasque, Innobasque, Grenobleko (Frantzia) Merkataritza eta Industria Ganbera eta Espainiako Ikerketa Zientifikoen Zentro Gorena daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea