Gizartea -
Abisu horia Araban
Abisu horia aktibatuko dute Araban izozte arriskuagatik
Abisua gauerdian ezarriko dute, eta goizeko bederatziak arte egongo da indarrean, zeroz azpiko tenperaturak espero baitituzte.
Erredakzioa
Arabako hainbat puntutan izan daitezkeen izozteen eraginez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gauerdian abisu horia aktibatzea aurreikusi du.
Sailak jakinarazi duenez, abisua goizeko bederatziak arte egongo da indarrean, gauean zeroz azpiko tenperaturak espero baitituzte.
Iragarpen meteorologikoaren arabera, baliteke ostegunean ere izatea izotza hainbat menditan, eta ostiralean, Arabako inguru gehienetan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea