Gizartea -

Iragarpena

Asteburua hodeiekin eta euriarekin amaituko dugu

Astea zeru hodeitsuekin hasiko dugu eta tenperatura minimoak igo egingo dira.

Igande lasaia izango dugu. Argazkia. Mikel Ruiz
Igande lasaia izango dugu. Argazkia. Mikel Ruiz
Igande lasaia izango dugu. Argazkia. Mikel Ruiz

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eguna hotzetik esnatu den arren, egunean zehar tenperatura errekuperatzen joango da. Barnealdeko hainbat zonaldetan izotza botako du lehen orduetan, batez ere Araban eta Nafarroan.

Arratsalde erdira arte giro argiak jarraipena izango du, baina ondoren fronte bat gerturatuz joango da hegoaldetik eta hodeiak ugarituz joango dira eta euri apur batekin amaitu dezakegu eguna.

Astelehenerako fronte berri batek kaskarraldi txiki bat ekarriko du. Giro iluna eta tarteka zaparradak botako ditu, batez ere goiz partean. Arratsalderako euria arinduz joango da eta aterruneak luzatuz joango dira. Gaualderako denean atertuko du. Mendebal/hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogor batzuekin kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperaturan, ezcda gora-behera handirik izango.

Asteartean eguraldi aldakorra izango dugu. Goizean haizeak hego-mendebaldetik joko du, haizeguneetan zakar, 70 km/h inguruko ufadekin. Hodeiguneak pasean ibiliko dira eta han-hemenka eta tarteka zaparradak utziko dituzte, batez ere goiz partean. Arratsaldean euri gutxi egingo du eta gauean atertu eta ostarte handiak zabalduko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea